XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.3.- PROTOIAK

Elektrikoki atomoak neutroak dira.

Beraz, elektroien karga negatiboa berdinduko duen karga positiboak egon behar du atomoaren barnean.

Partikula positiboen lehenengo behaketa, gasen deskarga-hodietan egin zen.

1886.ean Eugen Goldsein-ek katodo-izpien kontrako norantza zuten izpi positiboak aurkitu zituen gasen deskarga-hoditan.

Izpi berri hauei izpi kanal izena eman zitzaien eta honako ezaugarriak dituzte:

1.- Katodorantz doaz lerro zuzenei jarraituz.

2.- Hodiaren paretarekin talka egiterakoan fluoreszentzia sortzen dute.

3.- Eremu magnetiko eta elektrikoen pean katodo-izpien kontrako norantzan desbidatzen dira, neurri txikiagoan bada ere.

4.- Elementu desberdinek, izaera desberdineko izpiak sortzen dituzte.

5.- Argazki-pelikula belzten dute.

Izpi kanalekin karga/masa erlazioak neurtu zirenean, partikulen masak elektroienak baino askoz ere handiagoak zirela ikusi zen.

Sortutako partikulen izaerak, barnean ipintzen den gasarekin du zerikusia, baina beraien masa 1,6.10-ampsup19; C kantitatearen anizkoitza da beti.

Elektrizitate-kantitate hau, gasa hidrogenoa denean sortzen da.

Gasen deskarga-hodietan izpi kanalak eta katodo-izpiak batera eratzen dira.

Hodi barneko gasa aplikatutako tentsio elektrikoaren ondorioz ionizatzen denean, ioi positiboak eta elektroiak sortzen ditu.

Lehenengoak izpi kanalen osagai dira eta bigarrenak katodo-izpien osagai.

Izpi kanalen karga berdina duen partikulari, protoi izena eman zitzaion eta atomo baten osagai positiborik txikiena zela erabaki zen.

Protoiaren masa eta hidrogeno-ioiarena bat datoz.